Top Search

LyricsCopy.com

Koblakari

by Pier-Paul Berzaitz

lyricscopy.com
Zilar ezpata idüri, oihanean gizanko ekia
Bardin gure artean zartzen, poeten begia
Bihotzean egiten dizü, ezin elkizko zauria
Irustarzün ütürria

{Refrain:}
Koblakari, koblakari, denek zure bihotzean nahi
Koblakari, koblakari, zütaz gütützü egarri

Ama deitzen den bezala, korpitza hozten senditzean
Zure berotarzüneala, jin nüzü bizitzean
Bizientako amodioaz, zük bihotza senditzean
Sü hartzen deikü güzia

{au Refrain}

Ori mendi bera dützü, hiru erregeen aitzinean
Lotsa gabe txütik zira Frantz eta Espainian
Zure lana hegaltaturik, betikoz zelü lürretan
Euskal Herri güzian

{au Refrain}

Bizi denboran beitzüan, aterbüa etxe batetan
Hilik ere poeta, bizi hanitxetan
Heriotza lotsagarriak, kentzen badü izaitea
Ez dateke zure kasüa

{au Refrain}
Browse Artists :

# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Karaoke : Backing tracks & videos - Karaoké files

Karaoke Fun !